Deban pasa genuen lehen asteburu horretan pentsatzen dodanean oso oroitzapen politak etortzen zaizkit. Elkarrekin beti nahi genuena baino denbora gutxiago pasatu dugu.
Hasieran ez genuen non egon eta gora ta behera (Bermeo ta Bilbo) ematen genuen denbora. Deba, asteburu zoragari bat izan zan, ta gure harremanan aldaketa momentu polit bat ere (niretzat bai behintzat!).
Donostian bizitzen egon ginenean denbora asko egon ginen elkarrekin. Garai oso oso ona izan zan. Pozik, osasuntsu, kirolari eta elkarrekin :) asteburuak pixkat zorotzen gintuzten eta nik uste garai hartan ere Debara kiku bat egin genuela..
Orain gure etxea daukagu, baina ez guk nahi beste denbora eta gainera stress nahikoa...oso zoriontsu egiten nau Debara eskapatzeak. Oso ondo pasako dogu :)
No hay comentarios:
Publicar un comentario